5. jardunaldiko emaitzak
Irurita D – Irurita E: 9 – 4 (Iruritako frontoian)
Irurita F – Irurita D: 1 – 9 (Iruritako frontoian)
Irurita A – Irurita C: 2 – 9 (Iruritako frontoian)
Irurita B – Arraioz: 9 – 6 (Erratzuko frontoian)
Erratzu A – Irurita E: 6 – 9 (Erratzuko frontoian)
Doneztebe A – Erratzu B: 9 – 7 (Erratzuko frontoian)
Gauzak honela, A multzoko sailkapen buruan Irurita B gelditu da, jokatutako lau partidak irabazita (10 puntu), Irurita Ck hiru irabazi ditu (19 puntu), Irurita Ak bi (7 puntu), Arraiozek bakarra (4 puntu) eta Doneztebe Bk alerik ere ez (0 puntu).
B multzoan, Irurita Dk irabazi ditu jokatutako bortz partidak (14 puntu), Irurita Fk, lau (11 puntu), Irurita Ek hiru (9 puntu), Erratzu Ak bi (6 puntu); Erratzu Bk ez du partidarik irabazi baina tantu aldeari esker 3 puntu lortu ditu, beraien kontrako partida irabazi zuen Doneztebe Ak baino 1 gehiago.
Finalerdiak
Gauzak honela, otsailaren 20an, larunbatean 17:00etatik atzinera jokatuko dira finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehenbizikoan Irurita B (Gorka Urtasun, Karlos Goikoetxea eta Jon Sansiñena) eta Irurita F (Joseba Urtasun, Patxi Barberena eta Miguel Angel Iñarrea) izanen dira aurrez aurre; bigarrenean, Irurita C (Iñaki Etxandi, Guillermo Etxenike eta Mitxel Etxenike) eta Irurita D (Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Jagoba Ramos) ariko dira.
Finalerdiak irabazten duten bi hirukoteek jokatuko dute finala otsailaren 27an, 18:00etan Aranabian. Ordubete lehenago hirugarren postua lortzeko lehia jokatuko dute galtzen dutenek.