Abian prozesuaren baitan otsailaren 20an Espainiako kartzela guztietara martxak eginen dituzte

Baztan-Bidasoaldetik Kordobara joanen dira autobusak, Igor Portu lesakarra dagoen espetxera

Euskal Herria osoan bezala, Baztan-Bidasoan ere, Ezker Abertzaleak Abian prozesuari ekin dio. Prozesu hau abiatzearen arrazoi nagusia, Ezker Abertzalea osatzen duten talde desberdinek (Sortu, LAB, Ernai), beraien ahalmen guztia askatzeko duten zailtasuna eta amankomunean duten proiektua gauzatzeko estrategia birplanteatzea izan dira.

Abian duela hilabete bat hasi zen jendearen ekarpenak jasoz eta ekarpena hoiekin eztabaidarako dokumentu bat idatziko da, hurrengo asteetan gauzatuko den eztabaida fasean lantzeko.

Prozesuaren bigarren fase horreri hasiera emateko, Otsailaren 20an Espainiar estatuko kartzela guztietara martxak eginen dira, bertan dauden euskal preso politikoei prozesuan parte hartzera gonbidatzeko ere.

Baztan-Bidasoaldeari dagokionez, Igor Portu preso lesakarra dagoen Cordobako espetxera joanen dira bertako herritarrak. Idatzi honen bitartez, Baztan-Bidasoako Ezker Abertzaleak, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu martxa horretara, herri bakoitzero ohiko lekuetan izena emanez, eta Abian prozesuaren eztabaida fasean parte hartzera ere.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.

Izan zaitez harpidedun