Igande eguerdian Aguraingo kanporaketan ariko diren 16 aizkolarietatik bortz eskualdekoak dira: Asier Pellejero aresoarra, Leitzako Eneko Saralegi eta Ruben Saralegi, Sunbillako Felix Etxeberria eta Zubietako Mieltxo Mindegia. Iban Resanok, Daniel Vicentek, Aitor Senosiainek, Julen Kañamaresek eta Juan Jose Lopezek osatuko dute Nafarroako ordezkaritza. Beraiekin batera, Arabako Aitor Jauregi, Iñaki Kintana eta Eloi Kortxero; Asturiasko Dani Lopez eta Esteban Muñiz eta Segoviako Juan Rodriguez ariko dira.
Kanporaketa sistemaren bidez ariko dira, 45 ontzako enborrari bina korte eginez. Gainera, Agurainera hurbiltzen direnek, Lawrence O’Toole Munduko txapeldunak australiar erara eginen duen erakustaldia ikusteko aukera izanen dute.