Igantziko inauterietan harat-honatean ibiliko dira gazteak ortziral eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 28a, 09:43

Gazteak mozorrotu eta etxez etxe ibiliko dira ortziral eta larunbateab.

Guraso Elkarteak lehen aldiz afaria antolatu du larunbaterako

Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortziral eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoak larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz. Aurten, Guraso Elkarteak ere afaria antolatu du larunbat arratserako.

 

Ilbeltzak 29, ortzirala

10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez­etxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeetara bisita eginen dute eta gero, Frain auzora joanen dira. Eguerdian bazkaria eginen dute. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak.  Gauean afaria eginen dute.

 

Ilbeltzak 30, larunbata

08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Ilunabarrean etxez­etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek, lehenengo saria bildotsa eta bigarrena ardo lotea. Gauean afaria eginen dute.

Nobedade modura, aipatzekoa da Guraso Elkarteak lehen aldiz afaria antolatu duela larunbaterako. Horretaz gain, eskolako neska-mutikoek Ortzegun Gizen ospatuko dute otsailaren 4an eta antzerki emanaldiak izanen dituzte otsailaren 5ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun