Ines Bengoaren Margoipuinak ilbeltzaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urtarrilaren 21a

Ines Bengoak ipuinak margoekin marraztuko ditu.

Ortziral arratsaldeko 5:30etik aitzinera herri liburutegian 

Ines Bengoaren Margoipuinak entzungai eta ikusgai izanen dira ilbeltzaren 22an, ortziral arratsaldeko 5:30etik aitzinera Berako Herri Liburutegian. Berako Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldi hau 4 eta 8 urte arteko neska-mutikoei zuzendua dago eta gehienez ere 50 pertsona sar daitezke (helduak kontatuta).

 

Margo-Ipuinak ipuin kontaketa saioan margoak eta ipuinak nahasten dira, tailer moduko ekintza batean. Zein koloretakoak dira ipuinak? Nolakoa da basoko sorgina? Nola imaginatzen dituzu istorio honen iratxoak? Eta nahi dugun modura koloreztatzen baditugu?

Erlazionatuak

Ipuinak margotuz

Xorroxin irratia 2016 urt 22 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun