Iruritako taldeak indartsu hasi dira Paxaka txapelketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urtarrilaren 19a

Asteburu honetan Iruritako Aranabian jokatuko dituzte hirugarren jardunaldiko partida guztiak.

Aurkeztu dituen sei taldeetatik bakar batek ere ez du partidarik galdu oraindik

Baztan-Errekako Laxoa Elkarteak  hamaseigarren aldiz antolatutako paxaka txapelketako bi lehenbiziko jardunaldiak jokatu ondotik Iruritako sei taldeetatik bakar batek ere ez du partidarik galdu.

 

A multzoan ari diren Irurita B eta Irurita Ck partida bakarra jokatu dute eta biak 9-1 irabazi dute Erratzu B eta Arraiozen kontra. Irurita Ak ez du oraindik partidarik jokatu multzo honetan. Arraiozek bigarren jardunaldiko partida 9-1 irabazi dio Doneztebe Bri.

B multzoan, jokatutako bi partidak irabazi dituzte Irurita E eta Irurita Dk.. Aldiz, Erratzu A eta Erratzu B taldeek jokatutako biak galdu egin dituzte, baina kontuan hartu behar da estreinekoz ari direla txapelketan. Irurita Fk ere barpida bakarra jokatu du hori irabazi egin du. Doneztebe Ak jokatutako bakarra galdu egin du.

 

Hirugarren jardunaldia asteburuan Iruritan

Asteburu honetan, txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Iruritako Aranabia pilota plazan.

Doneztebe B – Irurita A, larunbatean 16:30ean.

Irurita B – Irurita C, larunbatean 17:30ean.

Erratzu A – Erratzu B, larunbatean 18:30ean.

Irurita E – Irurita F, igandean 16:30ean.

Doneztebe A – Irurita D, igandean 17:30ean.

Atsedena: Arraioz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun