Lesakako Linddurrenbordak, Lekarozko Larraldeak, Berueteko Behetxoneak, Aldazko Martitxoneak eta Lekunberriko Toki-Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta aurten 200.000 litro inguru kupeleratu dituzte. Udazken eguzkitsua egin duenez, azukre gehiago hartu dute sagarrek eta “sagardo goxoa eta graduazio gehixeagokoa” espero dute.
Irungo Ola sagardotegian igandean
Eskualdetik hurbil, Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegian ere igandean inauguratuko dute txotx denboraldia. Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo trikitilariak omenduko dituzte eta bikote honek irekiko du denboraldia, 14:00etan hasiko den ekitadian. Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariak eta txalapartariak ere izanen dira. 160 Tona sagar bildu dituzte, iaz baino gehixeago.