Lidergoa hartu du Doneztebe Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 11

Nafarroako Erregionaleko lehen mailako lider berria da Doneztebe Futbol Taldea.

Partidarik galdu gabe zegoen Lezkairu mendean hartu eta lehen postua hartu dute

Eskualdeko futbol talde nagusien artean, Doneztebek eta Beti Gaztek bakarrik lortu dituzte garaipenak asteburu honetan. Lesakarrentzat garrantzitsua da jautsiera postuetatik aldentzeko, baina doneztebarrentzat oraindik handiagoa, lidergoa hartu baitu, partidarik galdu gabe zegoen Lezkairu mendean hartu ondotik. Baztan, Aurrera eta Gure Txokoak galdu egin zuten. Eskubaloian jokatutako partida bakarrean, galdu egin zuen Errekako gizonen taldeak. Errugbian, etxetik kanpo irabaziz hasi du urtea Menditarrak BRT taldeak.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CA Cirbonero 2 – Baztan 1 (Urrutia)

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Ordizia 1 - Beti Gazte 2 (Ibon Txoperena eta Ander Maia)

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 1 (Mikel) – CD Gares 4

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 2 (Javier Ostiz eta Mikel Retegi) – CD Lezkairu 1

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Oiartzun 2 - Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Santo Tomas 5 - Beti Gazte 3 (Beñat Konde, Jonan Arbelaitz eta Jon Ubiria)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe 3 (beraien atean, Aritz Narbarte eta Xabier Mariezkurrena) – Peña Sport 2

Baztan 1 (Elur Meoki) – CD Ardoi 0

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Dunboa Eguzki 1 - Beti Gazte 3 (Bogdanek 2 eta Jorge Agirre)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Eneko Sanzberro, Gaizka Zandio eta Aleix Pedrosa) – Dunboa Eguzki 3

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Rotxapea CD 0 – Baztan 3 (Mikel Ballarena, Unai Bertiz eta Xuban Zaldain)

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – CD Asdefor

Doneztebe 4 (Unai San Miguel, Aimar Leatxe, Oier Aldabe eta Aimar Zestau) – CD Iruña 3

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Landetxa 1 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan 6 (Beñat Errok 2, Lizar Urrutia, Unai Etxeberria, Aaron Danboriena eta Julen Trantxe) – San Fermin Ikastola 0

CD Navarro Villoslada 0 - Beti Gazte 1 (Mattin Lekuona)

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

UCD Burlades A 1 – Baztan 1 (Unai Elortza)

Doneztebe 3 (Ibai Santos, Xabi Apezetxea eta Koldo Herrera) – CD Asdefor 2

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Beti Gazte 2 (Olaia Telletxea eta Naiara Trigueros) – Luberri 1

 

Futbol 8 neskak, Nafarroako ligan

CD Iruntxiki de Beriain 0 - Beti Gazte 7 (Maialen Jaurenak 2, Maddi Iturriak 2, Garazi Iriarte, Nerea Ordoki eta Olaia Iantzi)

Doneztebe 2 (Izaro Aldabek 2)  – UCD Burlades 4

Baztan atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa 0 – Egintza 1

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe FT 2 (Jon Mikelarena, Aritz Tajadura) – Gazte Berriak Antsoain 12

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Erreka 23 – BM Maristas 31

 

Emakumezkoen Ligan

Malkaitz (j) - Baztango BKT, igandean Burlatako Elizgibela kiroldegian bertan behera.

Loyola (j) – Erreka, igandean Iruñeko San Ignacio kiroldegian bertan behera.

  

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak 79 – San Ignacio B 24

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak 24 – San Cernin A 93

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 23 – San Fermin Ikastola 36

 

ERRUGBIA

Senior euskal ligan

Ordizia RT B 5 - Menditarrak RT 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun