Hameka hirukote lehian hasiko dira asteburu honetan Baztan-Errekako XVI. paxaka txapelketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urtarrilaren 7a

Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dute paxaka txapelketaren finala oysailaren 27an.

Irurita eta Erratzuko frontoietan jokatuko dituzte partidak eta finala iruritan

Asteburu honetan abiatuko da Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hamaseigarren edizioa. Hameka hirukotek eman dute izena, tartean lehen aldiz Erratzuko bik eta Iruritako Aranabian ez ezik, Erratzun ere paxaka partidak ikusteko modua izanen da. 

 

Ilbeltzaren 9tik otsailaren 14ra jokatuko den lehen fasean, bi multzotan banatu diren hameka hirukote lehiatuko dira, Iruritako sei (tartean Elizondoko jokalariak ere badaude), Doneztebe eta Erratzuko bina eta Arraiozko bat. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira otsailaren 20ko finalerdietarako. Finala eta hirugarren posturako partida otsailaren 27an jokatuko dira Iruritako Aranabia pilotalekuan.

A multzoan Doneztebe B (Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Mikel Telletxea), Irurita A (Xabier Barberena, Josu Juanena eta Juan Mari Maia), Irurita B (Gorka Urtasun, Karlos Goikoetxea eta Jon Sansiñena), Irurita C (Iñaki Etxandi, Guillermo Etxenike eta Mitxel Etxenike) eta Arraioz (Mikel Mindegia, Xabier Mihura eta Miguel Maritorena) ariko dira.

B multzoan, Doneztebe A (Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste eta Iban Santesteban), Irurita D (Oskar Urrutia, Egoitz Prim eta Jagoba Ramos), Irurita E (Mikel Ballarena, Cesar Iñarrea eta Joxe Mari Salaburu), Irurita F (Joseba Urtasun, Patxi Barberena eta Miguel Angel Iñarrea), Erratzu A (Miguel Etxandi, Garikoitz Antxorena eta Kaiet Itoiz) eta Erratzu B (Manu Irigoien, Markos Aizpurua eta Joxe Itoiz)

 

Lehen jardunaldia

Ilbeltzaren 9 eta 10ean jokatuko da lehen jardunaldia, honako norgehiagoka hauekin:

Irurita A – Arraioz, larunbatean 16:30ean

Doneztebe B – Irurita C, larunbatean 17:30ean

Doneztebe A – Irurita F, larunbatean 18:30ean

Erratzu A – Irurita D, igandean 16:30ean

Erratzu B – Irurita E, igandean 17:30ean

Atsedena: Irurita B

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun