Utergak eta Urrizak jokatuko dute Master txapelketaren finala

Ttipi-Ttapa 2016ko urtarrilaren 4a

Utergak erraz irabazi zion larunbateko finalerdian Barrenetxea IV.ari eta Urriza izanen du arerio larunbateko finalean.

Finalaurrekoetan erraz irabazi zieten Barrenetxeari eta Endikari

Ez da ezusterik izan buruz buruko Master txapelketaren seigarren edizioaren finalerdietan. Urtezahar egunean, Urrizak 30-11 irabazi zion Endika saldiastarrari eta urtarrilaren 2an Xanti Uterga doneztabarrak 30-12 irabazi zion Barrenetxea IV.ari. Beraz, final handia urtarrilaren 9an jokatuko dute Urrizak eta Utergak.

 

Iruñekoak 2013 eta 2014ko edizioak irabazi zituen eta Doneztebekoak 2015ekoa, Urriza ez zela aritu aprobetxatuz. Aurten, buruz buruko txapeldunari irabazi beharko dio Utergak txapela jantzi nahi badu.

Finalerako pilota aukeraketa urtarrilaren 5ean, astearte eguerdian eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun