Doneztebeko San Silvestre lasterketan 215 korrikalarik hartu dute parte

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 4a, 08:32

Doneztebeko San Silvestre lasterketako emakumeen eta gizonezkoen podiuma.

Teresa Jadraque eta Antonio Casado suertatu dira garaile

Doneztebeko X. San Silvestrea modu ezin hobean igaro zen abenduaren 31n. 70 bat haur eta 145 heldu aritu ziren lasterka giro bikainean, eta eguraldiaren laguntzaz. Nesketan Teresa Jadraquek irabazi zuen berriz ere. Mutiletan goi mailako atleta dugun Antonio Casadok irabazi zuen lehen aldiz Donezteben.

 

Sailkapenak


MUTILAK
1- Antonio Casado 11:02
2- Iñigo Arregi 11:11
3- Joseba Larralde 11:20
4- Santi San Miguel 11:29
5- Sergio Casado 11:56

NESKAK
1- Teresa Jadraque 13:52
2- Saioa Garbisu 14:10
3- Ainhoa Arretxea 15:41
4-  Alaitz Sagastizabal 15:52
5- Maider Jabalera 15:58

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun