Kirol eginez hasiko dute urtea Baztan eta Beti Gazteko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 31a, 07:00

Baztan futbol taldeak Giltxaurdin jokatuko du urteko lehen partida igandean.

2016. urteko lehen partidak etxean jokatuko dituzte bi taldeek

Kirol talde gehienek bertze astebeteko geldialdia izanen dute Eguberriak direla eta. Halere, Nafarroako hirugarren mailan ari den Baztan futbol taldeak eta Gipuzkoako Ohorezko mailan ari den Lesakako Beti Gaztek, urteko lehen asteburuan ligako partida izanen dute, biak etxean igande arratsaldean.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – Cantolagua, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Ostadar, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun