Eskualdeko hainbat ikastetxe publikok kalitate arloko ziurtagiriak jaso dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 21a, 07:00

Saritutakoe eskualdeko ikastetxeetako zuzendariak, ziurtagiriak eskuetan dituztela.

2014-2015 ikasturtean kalitatezko kudeaketa baten alde egindako lana aitortzen duten ziurtagiriak banatu zituzten abenduaren 17an Iruñean. Nafarroako 21 ikastetxe publikok lortu dute izendapena, horien artean Berako Toki Ona institutuak bikain ziurtagiria eskuratu du (kalitate maila gorena) eta Doneztebeko San Miguel Ikastetxeak, Elizondoko Ikastetxe Publikoak, Lesakako Irain Ikastetxe publikoak eta Elizondoko Lanbide Heziketa Institutuak kalitatearekiko konpromisoa ziurtagiria.

Nafarroako 124 ikastetxe publiko ari dira kalitatezko sarearen baitan lanean. Ikastetxe horiek, urtero Hezkuntza ikuskaritzako ebaluzioa izaten dute, departamenduaren kalitatezko kudeaketa sistema SGCC 2013 araua nola ezarri duten aztertzen duena. Ebaluzio hori gainditzen dutenek lortzen dituzten kalitatezko ziurtagiriak. Dagoeneko 20 ikastetxek lortu dute bikain ziurtagiria eta 16 ikastetxek kalitatearekiko konpromisoa ziurtagiria.

Aurtengo sarituak 8 ikastetxe izan dira Bikain ziurtagiria eskuratu dutenak: Berako Toki Ona Ikastetxe Publikoa, Iruñeako Mendillorri, Paderborn-Victor Pradera, San Juan-Donibane, Navarro Villoslada eta Iturrama ikastetxeak eta Villavako Lorenzo Goicoa eta Atargi ikastetxeak.

11 ikastetxek berriz, Kalitatearekiko konpromisoa ziurtagiria eskuratu dute. Eskualdekoak lau dira; Doneztebeko San Miguel Ikastetxeak, Elizondoko Ikastetxe Publikoak, Lesakako Irain Ikastetxe publikoak eta Elizondoko Lanbide Heziketa Institutuak. Beraiekin batera, Iruñeako Basoko, Agroforestal, Mendillorri eta Amaiur Ikastetxeak, Nuestra Señora de Orreaga HLHIP/DBHI (Garralda), CPEIP Zelandi HLHIP (Altsasu), eta IES Huarte (Huarte).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun