Malerreka, Bortziriak eta Baztango 574 ikaslek parte hartu dute hondakinei buruzko sentsibilizazio-tailerretan

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 21a, 07:00

Hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa bultzatzea da helburua

Malerreka eta Bortzirietako Mankomunitateak eta Baztango Udalak antolatu dituzte Nafarroako Gobernuak sustatzen dituen tailerrak. Lehengo mailatik seigarren maila bitarteko ikasleek parte hartu dute eta hondakinen kudeaketa zuzenaren garrantziari buruzko informazioa jaso eta horren gaineko sentsibilizazioa lantzen aritu dira. Modu ludikoan eta betiere prebentzioan eta birziklapenean oinarrituta, ingurumenaren babesa hobetzen laguntzeko asmoz.

Sentsibilitzazio-tailer hauek, Nafarroako Gobernuak hondakinak kudeatzeko sistema integratuekin dituen hitzarmenen baitan kokatzen dira. Honako hauekin lotuak ditu hitzarmenak Nafarroako Gobernuak: ontzi arinak, papera eta kartoia (Ecoembes); beira-hondakinak (Ecovidrio); eta tresna elektrikoen eta elektronikoen hondakinak, TEEH (Ambilamp, Ecoasimelec, Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Ecoraee, Ecotic, Europako Birziklatze Plataforma eta Tragamóvil) .

Ikasleekin sentsibilizazioa lantzea hondakinen legea betetzeko behar beharrezkoa da. Legedia horrek hondakinen %10eko murrizketa aurreikusten du eta 2020. urterako etxeko eta merkataritzako hondakinetan %50eko birziklapen tasak lortzea du xede.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun