Nagusien finalean, Arteaga eta Murgiondo, Urbieta eta Arratibelen kontra ariko dira. Hain zuzen, finalerdietan kanpoan gelditu zen Jon Olaizola lesakarra, Mendinuetaren bikote eginez 14-22 galdu baitzuten Arteaga eta Murgiondoren kontra.
Aipatu bezala, finalak abenduaren 23an, arratsaldeko 6etan hasita jokatuko dituzte Zumarragako pilotalekuan. Bortzirietako pilota eskolak, finalak ikustera joateko autobusa jarriko du. Sarrera eta autobusaren prezioa 12 eurokoa izanen da eta txartelak Berako Agara prentsa dendan daude salgai. Autobusa asteazken arratsaldeko 4etan abiatuko da Beratik.