Leitzarrarrekin batera, Aiako Agustin Izeta I, Aizarnako Jagoba Otaegi eta Urnietako Urtzi Telleria II lehiatuko dira, bakoitza bere pisua bikoizten duen harriarekin lehian, hiruna minutuko bi txandatan.
Urrezko harrijasotze txapelketari dagokionez, abenduaren 31n Asteasun jokatuko den finalerako azken txartela izanen dute jokoan larunbatean Leaburun. Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II, Beñat Telleria IV eta Mikel Lopetegi Urra ariko dira ehuna kiloko hiru harrirekin. Zilindo moderno edo kopa (minutu bat), kubikoa (2 minutu) eta borobila edo bola (2 minutu).