Hondakin berezien bilketarako Birziklapen Etxolak jarri dira Malerrekan ere

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 17a, 07:13

Donezteben paratu den birziklapen etxola.

Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea da Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek martxan paratu duten zerbitzu berri honen helburua 

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek hondakin bilketa zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuz, orain arte eskeintzen zen hondakin berezien bilketa zerbitzu mugikorra indartu eta  “Birziklapen etxolak”  deitu dituzten bilketa puntu finkoak jarri dituzte. 

Etxetxo hauetako batzuk orain dela denbora bat jarri baziren ere (Baztanen eta Bortzirietan), Malerrekan berriki jarri da eta ia erabilgarri dago.

Malerrekako etxetxoa Donezteben jarri da, Elizagibela auzoko sarreran hain zuzen ere. Baztango etxola Elizondon dago, Jaime Urrutia karrikaren hasieran, Merkatuko Plazan, esne makina eta arropa edukiontziaren ondoan eta Bortzirietakoa berriz,  Etxalarren, herri sarrerako aparkalekuan.

Etxolak hainbat leihatila ditu eta hauetako bakoitzean hondakin mota bat biltzeko irudia eta testua agertzen da. Hauek dira etxolan bota daitezkeen hondakinak: bateriak, gasolio eta olio filtroak, bonbilak eta fluoreszenteak, erradiografiak, pilak, fitosanitarioak, garbiketa produktuak, sakeleko telefono edo mugikorrak, tonerrak eta inpresoren tinta kartutxuak, gailu elektrikoak eta elektronikoak, olio minerala eta landare olioa (plastikozko pote itxietan), kutsatutako ontziak, pinturak, CD eta DVD-ak, aerosolak edo espraiak, eta kolak eta silikonak. 

Baztango Udaletik eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateetatik herritarrei etxola berri hauek erabiltzeko gonbitea luzatzen zaie, hondakinen kudeaketan denon parte-hartzea beharrezkoa delako. 

Orain arte hilabetean behin Baztan eta Malerrekan eta bitan Bortzirietan ibiltzen zen kamioiaren (hondakin berezien bilketa puntu mugikorrak)  ibilbideetan moldaketa ttiki batzuk egin dira. Hurrengo urtean (2016an) hau izanen da hondakin berezien bilketa puntu mugikorrak,  eginen duen ibilbidea eta ordutegia:

 

HONDAKIN BEREZIEN BILKETA BERRIA BAZTANEN

HILABETEA

HERRIA

ORDUTEGIA

ILBELTZA/ MARTXOA/ MAIATZA/ UZTAILA/ IRAILA/ AZAROA

Irurita

10:10-11:00h

Arraioz

11:10-11:40h

Oronoz

11:40-12:20h

Almandoz

12:30-13:00h

Berroeta

13:10-13:40h

Ziga

13:50-14:20h

Aniz

14:30-15:00h

OTSAILA/ APIRILA/ EKAINA/ ABUZTUA/ URRIA/ ABENDUA

Irua

10:10-11:00h

Lekaroz

11:10-11:40h

Gartzain

11:50-12:15h

Elbete

11:25-12:50h

Arizkun

13:00-13:30h

Erratzu

13:40-14:10h

Azpilkueta

14:20-14:50h

Amaiur

15:00-15:30h

 

HONDAKIN BEREZIEN BILKETA BERRIA BORTZIRIETAN

HILABETEA

HERRIA

ORDUTEGIA

Hilabeteko 3. larunbata

Bera

09:00-12:00h

Hilabeteko 4. larunbata

Lesaka

09:00-11:30h

Igantzi

11:45-12:45h

Arantza

13:00- 14:00h

 

HONDAKIN BEREZIEN BILKETA BERRIA MALERREKAN

HILABETEA

HERRIA

ORDUTEGIA

ILBELTZA/ MARTXOA/ MAIATZA/ UZTAILA/ IRAILA/ AZAROA

Sunbilla

09:00-09:45h

Oiz

10:35-10:55h

Urroz

11:05-11:25h

Beintza

11:45-12:05h

Donamaria

12:45-13:05h

Gaztelu

13:15-13:35h

Legasa

13:45-14:05h

Narbarte

14:15-14:35h

Oieregi

14:45-15:00h

OTSAILA/ APIRILA/ EKAINA/ ABUZTUA/ URRIA/ ABENDUA

Sunbilla

10:10-11:00h

Elgorriaga

10:50-11:10h

Ituren

11:20-11:40h

Zubieta

11:50-12:10h

Eratsun

12:30-12:50h

Ezkurra

13:05-13:25h

Saldias

13:55-14:25h

Labaien

14:45-15:00h

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun