Abenduaren 18an, ortziralean jokatuko dira bi finalerdiak, 16:30ean hasita: lehena Urriza eta Endikaren artean eta bigarrena Uterga eta Ezkurra II.aren artean. Bi partida hauetako irabazleek finala jokatuko dute abenduaren 20an, igandean 16:30ean.
Aipatzekoa da, erremontelari profesionalekin batera, Erremonte Fundazioko goi errendimenduko eskolako sei erremontelarik ere parte hartuko dutela jaialdietan.
Finalerdietan nahiz finalean sarrera doan izanen da. Hortaz, ADANOri laguntzeko modua 5 eurotan salgai jarriko diren boletoak erostea izanen da. Bi zare eder zozketatuko dira, bakoitza 200 euro baino gehiagotan baloratua.