Beti Gazte eta Baztango neskek futbol 8ko derbia jokatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 11

Baztan futbol taldeko nesken lehen partida Beti Gazteren kontra jokatu zuten Giltxaurdin. Larunbat goizean Mastegin jokatuko dute.

Aurrera, Baztan, Beti Gazte eta Doneztebe futbol talde nagusiek etxean izanen dituzte asteburuko partidak 

Joan den asteburuko kirol jardunaldi murritzaren ondotik, eskualdeko kirol talde gehienek berriz ere jokatzeari ekinen diote. Futbolean, talde nagusi guztiek etxean jokatuko dituzte bere partidak, Gure Txokoak izan ezik. Futbol-8an, Beti Gazte eta Baztango nesken arteko derbia jokatuko dute larunbat goizean Lesakako Mastegin. Areto-futbolean ere etxean jokatuko dute eskualdeko hiru talde seniorrek. Eskubaloian, aldiz, Errekako gizon eta emakumeek eta BKTko emakumeek kanpoan jokatuko dute, Menditarrak BRT errugbi taldeak bezalaxe.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Itaroa Huarte, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Touring, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera – CD Aibares, larunbatean 15:45ean Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe – CD Universidad de Navarra, larunbatean 18:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, larunbatean 18:00etan Irungo San Jose Obrero zelain.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Errenteriako Fanderia zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe – CD Gares, larunbatean 15:45ean Donezteben.

Baztan – CD Tudelano, igandean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Hernani - Beti Gazte, larunbatean 10:00etan Hernaniko Zubipen.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

AD San Juan – Baztan, igandean 11:30ean San Juanen.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – CD Atarrabia A, igandean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe – CD Internacional, igandean 12:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Behobia B - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Irungo Artia zelaian.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan – UD Mutilvera, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

AD Mendillorri - Beti Gazte, igandean 17:15ean Lezkairun.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Amaya – Baztan, larunbatean 10:00etan Iruñeko Amayan.

Doneztebe – CD Lezkairu A, larunbatean 12:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Beti Gazte – Orioko, igandean 11:30ean Lesakako Mastegin.

 

Futbol 8 neskak, Nafarroako ligan

Beti Gazte - Baztan derbia, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Doneztebe – CD Lagunak,  larunbatean 10:15ean Donezteben.

 

Alebinak futbol-8

Baztan C – Beti Gazte A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A – Doneztebe B, larunbatean 09:30ean Donezteben.

Baztan B – Gure Txokoa A, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Baztan A atsedena.

 

Benjaminak futbol 8

Baztan A – Beti Gazte A, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe A – Baztan B, igandean 10:30ean Donezteben.

Baztan C – Doneztebe B

Beti Gazte C – Beti Gazte B

Gure Txokoa A atsedena.

Gure Txokoa B atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Alustiza Autobusak Orio, ortziralean 20:30ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta – Anoeta FT, larunbatean 18:00etan Goizuetako eskolako pilotalekuan.

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe FT – CFS Ribera Navarra, ortziralean 21:15ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Nafarroako mutiko infantilak

Aurrera A – Manfisa Xota B, larunbatean 12:00etan Leitzako kiroldegian.

Manfisa Xota A - Aurrera B jokatua dute.

 

Nafarroako neska infantilak

Gazte Berriak Antsoain A - Aurrera A, larunbatean 12:00etan Antsoaingo kiroldegian.

Aurrera B – Gazte Berriak Antsoain B, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Anaitazarra – Erreka, larunbatean 18:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

 

Emakumezkoen Ligan

Navarro Villoslada (j) - Baztango BKT, larunbatean 19:00etan Iruñeko Iribarren kiroldegian.

BM River Ega – Erreka, igandean 19:00etan Andosillako kiroldegian.

 

Mutiko kadeteak

BM Tafalla – Erreka, larunbatean 10:30ean Iruñeko Ermitagañan.

 

Kadete neskak

BM Lizarreria – Erreka, larunbatean 11:00etan Lizarrako Oncineda karpan.

BM Aldezar - Baztango KT, larunbatean 12:00etan Iruñeko Ermitagañan.

 

Infantil neskak

Erreka – Ultzama, larunbatean 12:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Baztango KT – Malkaiz A, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Alebin mixtoa

Erreka A – BM Noain, larunbatean 11:00etan Donezteben.

Erreka B – Txantrea, larunbatean 10:00etan Donezteben.

 

Alebin neskak

BM Huarte - Baztango KT A, larunbatean 10:30ean Uharteko kiroldegian.

Baztango KT B – BM Tafalla, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Aurrealebinak neskak

Mendillorri - Baztango KT, larunbatean 10:00etan Errotxapean.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak – Fundacion Ardoi, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak – Paz de Ziganda, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Berriozar MKE, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Atletico San Sebastian - Menditarrak BRT, larunbatean arratsaldeko 4etan Donostiako Aiete zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun