Gure Txokoak irabazi eta Beti Gaztek berdindu, asteburu luzeko futbol jardunaldi murritzean

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 9a

Gure Txokoako erregionaleko taldeak garaipen argia lortu zuen.

Lesakako jubenilek eta Lesakako eta Berako kadeteek irabazi egin zuten 

Asteburuko kirol jardunaldi murritza izan da asteburu honetan eskualdeko kirol taldeentzako. Nafarroako ligetan ari diren futbol- areto-futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeek atsedena izan dute. Gipuzkoako ligetan ari diren Beti Gazte eta Gure Txokoako taldeak bakarrik aritu dira. Berako erregionaleko taldeak garaipena lortu zuen eta Ohorezko Mailan Beti Gaztek berdindu egin zuen Hondarribian. Lesakako jubenilek garaipen argia lortu zuten, bi herrietako kadeteek bezalaxe.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Oberena 2 – Baztan 0, ortzegunean jokatua.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Hondarribia 1 - Beti Gazte 1 (Ibon Txoperena)

 

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Landetxa 1 - Gure Txokoa 4 (Unai Iparragirrek 3, Ruben Pedrosa)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 5 (Beñat Kondek 2, Joel Gil, Joseba Pagadizabal eta Iker Pikabea) – Allerru 0

 

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Lengokoak 0 - Beti Gazte 3 (Jorge Agirreren golak)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 7 (Unax Elexpuruk 3, Mikel Irazoki, Eneko Sanzberro, Ethan Garcia eta Aimar Lekuona) – Mariño 1

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun