Jesus Jaimerenak Iruritan ateratako argazkiak liburuan bildu dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abe. 9a, 08:00

'Iruritarrak, Jesus Jaimerenaren argazkiak' liburuaren azala.

Abenduaren 11n, ortziral arratseko 7:30ean eginen dute aurkezpena Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean

Iruritarrak, Jesus Jaimerenaren argazkiak liburuaren aurkezpena eginen dute abenduaren 11an, ortziralean 19:30ean, Iruritako Jauregiarte tabernan.

 

Liburu honetan 1960. hamarkadako Iru­ritako herria eta herritarrak argazkitan ikusten ahal dira; herriko bestetan, dantzetan, jostetan, eguneroko bizitzan… Jesus Jaimerena apeza Iruritako herrian bizi zenean ateratako irudiak dira. Originalak diapositibetan daude, irudiak atera ondotik, herritarek diapositibak ikusteko “emanaldiak” izaten zirelakoz.

Jesus Jaimerena Salaburu 1929ko Urria­ren 16an Iruritan sortu zen eta 24 urte zituela­rik apeztu zen. Don Jesus, apeza argazkizale afi­zionatua izateaz gain, pilotazalea, musikazalea eta euskaltzalea izan zen, eta horrela jarraitu zuen 70. hamarkadaren hasmentan Lekunbe­rrira joan zenean ere. Bertako dantzak, kirolak, abesbatza eta kultur ekitaldi ezberdinak bulka­tu eta antolatu zituen Iruritan. Hala ere, egun, bere aportazioari buruz galdetzen diogunean, berak ezer egin ez zuela dio, afera guzti horiek iruritarrek egin zituztela!

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun