Eskualdeko hiru lagunek jaso dituzte Zilarrezko Dominak: Tiburtzio Arraztoa Urrutiak, Laxoa pilota-modalitatea Malerrekan eta Baztanen sustatzen aritzeagatik 30 urte baino gehiago. Kirol-modalitate horren gainean zenbait liburu argitaratu izana ere baloratu dute; Amaia Azpiroz Rekondok, Leitzako Aurreran eta Nafarroako Futbol Federazioan 27 urtez futbola sustatzen aritzeagatik; eta Luis Irazoki Etxegaraik, Berako Gure Txokoa klubeko futbola sustatzen 27 urtez egindako lanagatik.
Aipatzekoa da, nahiz eta eskualdekoa ez izan, Beran familia eta eskualdearekin harreman handia duen Jose Antonio Castro Quiñonesek ere zilarrezko domina jaso zuena, 41 urtez txirrindularitza eskainitako lana saritzeko.
Ohorezko aipamenak
Nafarroako Gobernuak ondorengo Ohorezko Aipamenak ere eman ditu:
- Baionako Aviron Bayonnais klubari, Unión Ciclista Navarrarekin 30 urtez lankidetzan aritzeagatik.
- Iruñeko Kirol Ehiztari eta Arrantzale Elkartea, hura sortu zenetik mendeurrena bete denean. Ingurumenarekiko errespetua eta kirol jarduera egokiak egitea baloratzen da.
- Floren Nazabal Leitza. Etxarri Aranazko aizkolaria. Kirol-ibilbide luzean lortutako garaipen garrantzitsuak baloratzen dira.
- Alex Mariñelarena Mutiloa. Kirola uzten duen unean ematen zaio, istripu larri bat izan eta bizimodu normala egiteko errekuperatu ondoren.