Azaroan 575 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 33 bakarrik izan ziren mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 426 lagun daude langabezian, urrian baino 15 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, urrian baino 2 langabetu guttiago daude, 472. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, urrian baino 6 langabetu gehiago daude, 46 denera, eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 2 langabetu guttiago daude, 38 denera.
Zerbitzuen arloa da langabetu gehien duena, azaroan 20 gehiago ziren (685). Industrian urrian baino 4 langabetu guttiago daude, 123 denera. Eraikuntzan berdin mantentzen da, 91 langabetu. Nekazaritzan urrian baino langabetu bat gehiago dago, 29 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere berdin mantentzen da, 54 langabeturekin.