Eskualdeko hiru lagunek jasoko dituzte Zilarrezko Dominak: Tiburtzio Arraztoa Urrutiak, Laxoa pilota-modalitatea Malerrekan eta Baztanen sustatzen aritzeagatik 30 urte baino gehiago. Kirol-modalitate horren gainean zenbait liburu argitaratu izana ere baloratu dute; Amaia Azpiroz Rekondok, Leitzako Aurreran eta Nafarroako Futbol Federazioan 27 urtez futbola sustatzen aritzeagatik; eta Luis Irazoki Etxegaraik, Berako Gure Txokoa klubeko futbola sustatzen 27 urtez egindako lanagatik.
Ohorezko aipamenak
Nafarroako Gobernuak ondorengo Ohorezko Aipamenak ere eman ditu:
- Baionako Aviron Bayonnais klubari, Unión Ciclista Navarrarekin 30 urtez lankidetzan aritzeagatik.
- Iruñeko Kirol Ehiztari eta Arrantzale Elkartea, hura sortu zenetik mendeurrena bete denean. Ingurumenarekiko errespetua eta kirol jarduera egokiak egitea baloratzen da.
- Floren Nazabal Leitza. Etxarri Aranazko aizkolaria. Kirol-ibilbide luzean lortutako garaipen garrantzitsuak baloratzen dira.
- Alex Mariñelarena Mutiloa. Kirola uzten duen unean ematen zaio, istripu larri bat izan eta bizimodu normala egiteko errekuperatu ondoren.