Errekako emakume seniorrek lehen garaipena lortu dute

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 16a

Errekako emakume seniorrek lehen garaipena lortu dute.

Futboleko talde nagusien artean, Doneztebek lehen aldiz galdu du denboraldi honetan eta Gure Txokoak bakarrik irabazi du

 

Asteburu honek eman dituen kirol emaitzetan azpimarragarriena, eskubaloian Errekako emakume seniorren lehen garaipena izan da. Infantil mailako derbian, aldiz, BKTko neskek erraz irabazi zieten Errekakoei. Futbol talde nagusiei dagokienez, Gure Txokoak bakarrik irabazi du eta Doneztebek lehen aldiz galdu du denboraldi honetan. Futbol 8ko derbian Beti Gazteko neskek irabazi zieten Doneztebekoei. Errugbian, Menditarrak BRT taldeak sendo eta galdu gabe segitzen du Lekarozen eta laugarren garaipena lortu zuen larunbatean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 0 – CA Osasuna B 3

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Elgoibar 2 - Beti Gazte 1 (Igor Gurrutxaga)

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 1 (Jon Denis Kalonge) – Rotxapea CD 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Pamplona 2 – Doneztebe 1 (Aitor Bertiz)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Jon de la Cruz eta Ruben Pedrosa) – Behobia 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Astigarragako Mundarro 2 - Beti Gazte 1 (Andoni Iribarren)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Peña Sport 4 – Baztan 4 (Javier Maylin, Luis Urrutia, Iñigo Dendarieta eta Elur Meoki)

Doneztebe 1 (Eloy Garcia) – CD Ardoi 1

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Jorge Agirre) – Antiguoko 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Oiartzun A 2 - Gure Txokoa 3 (Mikel Irazoki, Roberto Arnaez eta Aleix Pedrosa)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 1 (Oscar Elorza) – Gazte Berriak Antsoain 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – CD Liceo Monjardin

Doneztebe 3 (Enaitz Iriartek 2 eta Aimar Leatxe) – CD Ardoi A 2

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Urko Telletxea) – Allerru 2

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Navarro Villoslada 0 – Baztan 1 (Beñat Erro)

Beti Gazte 4 (Asier Taberna, Enaitz Arozena, Jonan Berrozpek 2) – CAD Irabia 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 2 (Oier Agesta eta Txomin Omar) – CD Liceo Monjardin B 0

Baztan 0 – CD Ardoi B 1

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailan

Allerru 1 - Beti Gazte 1

 

Futbol 8 neskak, Nafarroako ligan

Beti Gazte 3 – Doneztebe 1 (Idoia Garde), derbian lesakarrak nagusitu ziren.

Baztan 3 (Olaia Onsalo, Leire Rekalde eta beraien atean) – Itaroa Huarte B 1

 

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Goierri KE 1 - Gure Txokoa 2

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Goierri KE 4 - Umore Ona Goizueta 3

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe FT 2 (Aritz Tajadura eta Oier Bereau) – CD Ibararte 5

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Erreka atsedena.

 

Emakumezkoen Ligan

Baztango BKT 32 – BM River Ega 18

Erreka 18 – Navarro Villoslada 16

 

Mutiko kadeteak

Cantolagua 24 – Erreka 30

 

Kadete neskak

Baztango KT 26 – BM Ardoi 14

Loyola 25 – Erreka 16

 

Infantil neskak

Erreka 16 - Baztango KT 31, derbian erraz nagusitu ziren baztandarrak.

 

 

Alebin mixtoa

Erreka A atsedena.

Anaitasuna A 12 - Erreka B 4

 

Alebin neskak

Baztango KT A 7 – BM Aldezar A 9

Baztango KT B 9 – Anaitasuna B 7

 

Aurrealebinak neskak

Loyola B 10 - Baztango KT 8

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Zona Media Tafalla 26 - Toki Ona Bortziriak 56

 

Infantil neskak

Berriozar MKE 28 - Toki Ona Bortziriak 30

 

Minibasket neskak

Gares 2004 40 - Toki Ona Bortziriak 38

 

Preminibasket neskak

Huerto 34 - Toki Ona Bortziriak 7

 

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Menditarrak BRT 17 – Hernani Txinparta 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun