Saharako uholdeetan kaltetutakoei laguntzeko diru-bilketa antolatu du Saharaztanek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko aza. 17a, 09:07

Etxeak, eskolak, ospitalak... suntsitu zituzten uholdeek.

Eraikuntza-materialak eta elikagaiak erosteko baliatuko da dirua

Joan den hilabetean Saharako kanpalekuan izan ziren uholdeek kalte handiak eragin dituzte: etxeak, eskolak, ospitalak….suntsitu dira. Hondamendi hori arindu eta sahararrei bizimodua berriz hasten laguntzeko, Saharaztan Elkarteak diru-bilketa kanpaina jarri du martxan. Bildutako dirua, oso-osorik, kanpamentuetara bideratuko dute azaroaren 28an.

 

Saharaztan elkarteak egiten duen lanari esker, harreman zuzena dago eskualdea eta Sahararen artean. Kanpaina honetan biltzen den dirua zuzen-zuzenean kanpamentuetara bideratzea da helburua, janaria eta eraikin berriak egiteko materiala erosteko. Bere ekarpena egin nahi duenak Nafarroako Sahararen lagunen elkartearen kontu zenbaki hauetan egin dezake:

Laboral Kutxa: 30350113591130021437

Rural Kutxa: 30080001110700365729

Caixa: 21005319492100199896

Lortutako diruarekin egindako erosketen fakturak publiko eginen dituzte eta gainera, nahi izanez gero, errenta aitorpenean ematen den aportazioaren %20a desgrabatzeko aukera dago.

Erlazionatuak

Lagundu dezagun Sahara!

Xorroxin irratia 2015 aza 05 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun