Solaslaguna egitasmoaren aurkezpen luntxa eginen dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 9a

Asteartean Baztanen, asteazkenean Malerrekan eta ortzegunean Bortzirietan

Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen merenduak eginen dituzte aste honetan Elizondon, Donezteben eta Lesakan. Azaroaren 10ean, astearte arratsaldeko 7etan eginen dute Elizondoko Arizkunenean, azaroaren 11n, asteazkenean ordu berean Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan eta azaroaren 12an, ortzegunean, Lesakako Matxinbeltzenean.

Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera joatea bertzerik ez dago, ekitaldi irekia baita.

 

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Solaslaguna  2007an sortu zen. Solaslaguna egitasmoan euskarazko mintzamena hobetu nahi duten hiztunak, txukun solastatzen dutenekin elkartzen dira talde txikietan (normalean launaka edo bosnaka), astean behin eta ordu betez.Gaurgero, 90 hurbil gara eskualdean.

Solaslagunaren gisako egitasmoetan parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, maizagotan erabiltzen dute eta ongi pasatzen dute, saioetan arras gustora egoten direla aitortzen dute.

Beraz, euskara ikasten ari dirennei lagundu edo norbere ahozko euskara maila hobetu nahi dutenentzat topalekua da Solaslaguna. Informazio gehiago 610 920673 telefonoan edo http://solaslaguna.blogspot.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun