Genero rolak eta hezkidetzaz hausnarrean azaroaren 9an Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 6a

Hitzaldia iragartzeko kartelaren irudia.

Hitzaldia emanen du Iñigo Aranbarrik astelehen arratsaldean eskolako jantokian

Ikasturte honetan Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko 5. eta 6. mailako ikasleak hezkidetzaren inguruan lan egiten ari dira. Antzerkia eta jolas batzuen bidez gaia jorratzen ari dira, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik Lan hau borobiltzeko familiei eta neska-mutilen heziketan parte hartzen duen edonori zuzendutako hitzaldiak prestatu dituzte, etxeko lana ere oso garrantziatsua baita.

 

Lehendabiziko hitzordua Goizuetan izanen dute azaroaren 9an, Genero rolak eta hezkidetzaz hausnarrean hitzaldia eskainiko du Iñigo Aranbarrik astelehen arratsaldeko 5etatik 6:30era Goizuetako eskolako jantokian, Goizuetako Guraso Elkarteak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun