Ederbidea proiektuak segida eman nahi dio Noruega eta Portugal lotzen dituen Eurovelo 1 bide berdeari. Duela urte batzuk Lapurdiko Getaria eta Endarlatsa arteko bidea egokitu zen. Ederbideak, Bera eta Iruña arteko 67,5 kilometro bide egin nahi ditu. Zehazki, Bidasoa eta Plazaolako bideak lotu eta Iruñeraino segida eman nahi zaio. Gaur egun Bidasoa eta Plazaolako Bide Berdeek 55,7 kilometro dituzte, beraz, bi aldiz luzeagoa izanen litzateke bide berdea.