Aspace elkarteko kideek Elgorriagako Bainuetxeaz gozatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 3a, 11:32

Urak duen gatz kantitateagatik gorputz guztiak ur gainean mantentzen dira.

Lauko taldetan bertaratu dira urriko azken asteetan Ramón y Cajal Zizurko eguneko zentroko 16 heldu eta euren laguntzaileak

Elgorriagako bainuetxeko instalakuntzak pertsona guztientzako egokituta daude eta Aspace elkarteko kideak gonbidatu dituzte urrian. Aisialdiaz gozatzeko aukera izan zuten eta primeran pasa zuten bertaratuek. Elkarlanean egindako lehenengo saioak izan badira ere, aurrerantzean mantentzeko helburua dute, Aspacek dituen 150 kide baino gehiagok disfrutatzeko bisita izan dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun