Ehiza plater hauetan uso klasikoaz gain, birigarroak, faisaiak, basahate galeperrak, eperrak, orkatza, basurde eta oreina dastatzeko aukera izanen da, gure gastronomiako osagai ezagunez lagundurik: onddoak, lekak, piperrak… eta bukatzeko, eskualdeko esneki tipikoak eta beste postre zoragarriak ere.
Nafarroako ardoak plater hauen osagarri onak dira. Aurten ere, Iñurrieta upategi nafarrak, Pirineos Exdim-ekin batera jardunaldi hauetan laguntzen du, Nafarroako Gobernuarekin batera. Oroitarazi ere jatetxe hauetako batzuk abendu hasierara arte luzatzen dutela beraien ehiza eskaintza.
Baztan-Bidasoa Turismoak kartel bat eta jatetxe guztiak biltzen dituen eskuorri bat argitaratu ditu. Eskuorri hauek, jatetxeetan eta informazio turistiko puntuetan eskuragarri egonen dira baita www.baztan-bidasoa.com webgunean eta sare sozialetan. Urriaren erdialdera menu guztiak biltzen dituen eskuorria argitaratuko du elkargoak. Material grafiko honetarako, urtero bezala, eskualdeko margolari baten margolana agertzen da. Oraingoan, Iciar Mikelperizenaren “La angustia del faisan” kuadroa agertzen da.
Argazki lehiaketa lehen aldiz
Aurten, Ehiza Jardualdiko I. argazki lehiaketa antolatu da. Parte hartu nahi duenak jatetxe hauetakoren batera hurbildu, menua eskatu eta dastatuko duen platerei argazkiak atera eta info@baztan-bidasoa.com helbidera bidali beharko du. Irabazleak Baztan-Bidasoko jatetxeren batean 2 pertsonentzako bazkaria dastatzeko aukera izanen du. Lehiaketaren oinarriak jatetxeetan eskuragarri izanen dira.