Asteazken arratsaldeko 4etan izanen da lehen mahai-ingurua, “Una mirada etno-histórica sobre la presencia navarra en América” izenburupean. Mikel Aranburu Zudaire historian doktorea, Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Eusko Ikaskuntzako kontseilu errektorearen batzordekidea; Jesus Maru Usunáriz, Nafarroako Unibertsitateko Aro Modernoaren Historiako irakasle titularra; Ainara Vázquez Varela historian doktorea eta Sagrario Anaut Bravo, historian doktorea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra ariko dira solasean.
Asteazken arratsaldeko 5:30ean, “Acerca del legado artístico y patrimonial de la emigración indiana” mahaingurua eskainiko dute Pilar Andueza Unanua, Ondare Katedran eta Nafarroako Artean Historian doktorea, Ana Zabalza Seguín Nafarroako Unibertsitateko Aro Modernoaren Historiako irakasle titularra eta Javier Azanza, Nafarroako Unibertsitateko Arte historiako irakasle titularra izanen dira hizlari.
Ondotik, 19:00etan, hitzaldia eskainiko du William Douglass antropologoak eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studieseko zuzendari ohi eta sortzaileak.