Doneztebe futbol talde nagusiak geldiezin segitzen du eta Baztangoak ezin irabaziz

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 13a

Baztan eta Doneztebe futbol taldeetako jubenilak, berdindu egin zuten derbia hasi baino lehen.

Mutil jubenilen arteko derbia, berriz, berdinketarekin bukatu zen

Kirol asteburu berri baten atarian, futbolean Baztan eta Doneztebeko mutil jubenilek Giltxaurdin jokatu duten derbia eta eskubaloian, BKT eta Errekako neska infantilek Elizondoko kiroldegian jokatu duten ligako lehen partida izan dira partidarik erakargarrienak. Futbolean berdinketarekin bukatu zen lehia eta eskubaloian, baztandarren garaipenarekin. Futboleko talde nagusien artean, Baztanek zortzigarren partida ere galdu egin zuen eta Doneztebek, aitzineko hiruak bezala, irabazi egin zuen laugarrena. Beti Gaztek ere garaipena lortu zuen etxean, Gure Txokoak galdu eta Aurrerak berdindu. Eskubaloian, Errekako gizonezko seniorrek lider segitzen dute, hirugarren partida ere irabazita.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Iruña 2 – Baztan 0

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Zarautz 0

 

Nafarroako Preferente mailan

UCD Burlades 1 – Aurrera 1 (Gil)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 4 (Irail Zestauk 2, Iker Irazoki eta Adrian Goñi) – CD Aurrera de Liedena 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Mariño 4 - Gure Txokoa 1 (Asier Oses)

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Kostkas 4 - Beti Gazte 1 (Jabier Parra)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Baztan 3 (Luis Urrutia, Javier Maylin eta Elur Meoki)– Doneztebe 3 (Diego Armando, Jon Belarra eta Xabier Mariezkurrena), gazteen derbi bikaina berdinketarekin bukatu zen.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Mundarro 1 - Beti Gazte 1 (Julen Arakues)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 2 (Eneko Sanzberro eta Roberto Arnaez) – Allerru A 3

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Pamplona 4 – Baztan 2 (Jon Mayordomo eta Alvaro Fernandez)

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – Beti Kozkor

Doneztebe 1 (Aimar Leatxe) – Paz Ziganda 3

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan 4 (Julen Trantxe, Lizar Urrutia, Araitz Maisterrena eta Oihan Garaikoetxea) – CAD Irabia 0

UCD Burlades A 9 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 2 (Koldo Herreraren golak) – CD Amaya

Cantolagua 2 – Baztan 1 (Julian Urrutia)

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailan

Beti Gazte 0 – Allerru 1

 

Alebinak futbol-8

Baztan C 3 – Baztan A 3

Doneztebe A 2 – Beti Gazte A 4

Baztan B 0 – Doneztebe B 6

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Makax CD 25 urte 4 - Gure Txokoa 4

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Burlada 23 – Erreka 31

 

Emakumezkoen Ligan

Erreka 13 – Malkaitz (j) 22

Loyola 15 - Baztango BKT 18

 

Mutiko kadeteak

Erreka 22 – Huarte 27

 

Kadete neskak

BM Ardoi 12 – Baztango KT 16

Erreka 17 – Loyola 22

 

Infantil neskak

Baztango KT 28 – Erreka 19

 

Alebin mixtoa

Erreka A 11 – Erreka B 5

 

Alebin neskak

Baztango KT A 8 – BM Ardoi 8

Baztango KT B 5 – Malkaitz 11

 

Aurrealebinak neskak

Baztango KT 10 – Anaitasuna 6

 

ERRUGBIA

Senior mutilak

Gaztedi RT 48 - BRT Menditarrak 6

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun