93 argazkiren artetik Pello San Millanen Mediterraneo urdiñe argazkia izan da epaimahaiaren saria lortu duena. Isabako Txapatera apartamentuan 6 lagunendako 2 gaueko egonaldia eskuratu du. Erran.EUS web guneko erabiltzaileei ere hitza eman nahi izan zaie, publikoaren saria aukeratuz. Matixa Mitxelenaren Hiru Erregeen Mailatik argazkiak jaso du boto gehien eta berak irabazi du Berako Zalain jatetxean 4 lagunendako otordua.
Sari banaketa
Urriaren 7an banatu ziren sariak Berako Zalain jatetxean. Pello San Millanek berak jaso zuen sari nagusia, Txapaterako Elsa Tapia eta Fermin Maritorenaren eskutik. Publikoaren saria, berriz, Izaro Mitxelenak, Matixaren ahizpak jaso zuen, Zalain jatetxeko Amaia Sainz eta Jose Gabriel Pikabearen eskutik. Ttipi-Ttapa Fundazioko kudeatzaile Joxema Irigoien ere sari-banaketa ekitaldian izan zen.
Horretaz gain, parte-hartzaileen artean, Irrisarri Landera sartzeko 4 sarrera bikoitz berezi ere zozketatu dira. Hauek dira irabazleak: Rosa Errandonea, Maider Petrirena, Maite Altzuguren eta Maria Plaza.