Irailean 895 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 51 bakarrik izan ziren mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 399 lagun daude langabezian, abuztuan baino 26 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, abuztuan baino 11 langabetu guttiago daude, 483. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, abuztuko langabetu kopuru bera dago, 36 denera, eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz 5 langabetu gehiago daude, 44 denera.
Zerbitzuen arloa da langabetu gehien duena, baina abuztuan 15 guttiago ziren (673). Industrian ere abuztuan baino 13 langabetu guttiago daude, 123 denera. Eraikuntzan berdin mantentzen da, 91 langabetu. Nekazaritzan abuztuan baino 4 langabetu guttiago daude, 24 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere berdin mantentzen da langabezia, 51 langabeturekin.
Aipatzekoa da dexente gehiago direla langabezia prestazioa kobratzen ez dutenak (542 lagun, hau da %56,34), kobratzen dutenak baino (420 lagun, %43,66).