Ttipi-Ttapa aldizkariak eta Xorroxin Irratiak elkarlanean antolatu dute lehiaketa, eta ERRAN.EUS atariaren bidez gauzatu da. Bertara igo dituzte lehiakideek udan ateratako argazkiak eta web guneko erabiltzaileei ere hitza eman nahi izan zaie, publikoaren saria aukeratuz. Matixa Mitxelena lesakarraren Hiru Erregeen Mailatik argazkiak jaso du boto gehien eta berak irabazi du Berako Zalain jatetxean 4 lagunendako otordua.
Lau sari gehiago
Bi sari nagusiez gain, udako argazki lehiaketako partehartzaileen artean bertze lau sari zozketatu ditu ERRAN.EUS atariak. Igantziko Irrisarri Land abentura parkerako lau sarrera bikoitz berezi, hain zuzen. Hauek izan dira saridunak: Rosa Errandonea, Maider Petrirena, Maite Altzuguren eta Maria Plaza.