Errekako senior mailako gizon eta emakumeak asteburuan hasiko dira ligan

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 25a, 07:32
Errekako emakume seniorrek lehen aldiz taldea kantxaratuko dute ligan.

Emakumezkoak lehen aldiz kantxaratuko dira, asteburu honetan atseden duen Baztango BKTren multzo berean 

Asteburu honetan senior mailan ari diren eskualdeko eskubaloi taldeak ligan hastekoak dira. Zehazki, Errekako gizonak eta emakumeak hasiko dira, Baztango BKTko neskek atsedena baitute. Doneztebeko emakumeek lehen aldiz izanen dute taldea senior kategorian. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek bakarrik jokatuko du etxean, denboraldiko lehen garaipenaren bila eta Lesakako emakumeek ere etxean jokatuko dute estreineko partida. Ttikien kategorietan ere hasiak dira lanean eta Nafarroako infantilen bigarren mailako lehen jardunaldian, derbia jokatuko dute Doneztebek eta Baztanek.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD River Ega – Baztan, igandean 17:30ean Andosillan.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Getariako KETA, igandean 18:15ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Preferente mailan

UD Mutilvera – Aurrera, larunbatean 17:30ean Mutilban.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Amigó – Doneztebe, igandean 12:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Behobia - Gure Txokoa, larunbatean 18:00etan Irungo Gal zelaian.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Sanse - Beti Gazte, igandean 12:00etan Donostiako Felix Garin zelaian.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Baztan – CD Valle de Egues, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Tudelano – Doneztebe, larunbatean 12:15ean Tuterako Santa Quiterian.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Añorga - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Añorgako Rezola zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa – Oiartzun A, igandean 12:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Oberena – Baztan, igandean 10:45ean Oberenan.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – Berriozar B, larunbatean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe – San Fermin Ikastola B, larunbatean 17:00etan Donezteben.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan – Liceo Monjardin, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Beti Gaztek atsedena.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe – Baztan derbia, larunbatean 12:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailan

Beti Gazte – Urnieta, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Beti Onak – Erreka, larunbatean 19:00etan Atarrabiako Indurain anaiak kiroldegian.

 

Emakumezkoen Ligan

Erreka – Navarro Villoslada (j), larunbatean 17:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Baztango BKTk atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun