Izen emateko nafarroa@bertsozale.com edo estiarozena@hotmail.com helbide elektronikoetara idatzi edo 948 143747 telefonora dei dezakete.
Malerrekan heldu hasiberrientzat
Bertzalde, Malerrekan heldu hasiberrientzat 10 saioko ikastaroa eskeiniko da. Matrikula 20 euro ordainduko da (10 euro langabe eta ikasleek). Lekua, eguna eta ordua partaideekin zehaztuko da. Izena emateko epea urriaren 8ra bitarte dago zabalik, 948 451746 telefonora deitu edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbide elektronikoan.