Hastear dagoen 2015-2016 ikasturtearen atarian, Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Malerrekako Mankomunitateak eta Nafarroa Iparraldeko Euskara Nankomunitateak, AEK, IKA eta Topaguneak bezalaxe, herritarrei euskara ikasi eta hobetzeko deia luzatu nahi diete.
Izan ere, Nafarroako mendialde honetan euskarak gero eta toki handiagoa du gizarte bizitzan, herritar anitzek beren eguneroko jardunetan erabiltzen du eta haur-gaztetxo ia guztiak hizkuntza horretan eskolatzen dira.
Hala, euskaraz ongi jakitearen abantailak askotarikoak dira, eta horiek nabarmendu nahi izan dituzte Mendialdeko udal nahiz mankomunitateetako euskara zerbitzuek Topagunearekin grabatutako spot-ean. Bertan, kamera ezkutuaren bitartez, jakin nahi izan dute bai euskaldunak bai erdaldunak nola sentitu diren gertuko erdaldun batek euskara erabiltzeko ahalegina egitean.
Gure eskualdeetan lanean ari diren euskaltegiek urteetako esperientzia eta eskarmentua dute, euskara irakasteko metodo errazak, komunikazioan oinarrituak, erabiltzen dituzte eta, aurrez aurreko klaseak eskaintzeaz gain, internet bidezko ikastaroak nahiz autoikaskuntzarako aukerak ere ematen dituzte.
Dirulaguntzak
Euskaltegian izena emateak dakarren gastua arintzeko Euskara zerbitzuek diru-laguntzak eskaintzen dituzte:
- Bortzirietako Euskara Mankomunitatea: ikasle, langabetu eta zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonendako diru-laguntzak eskaintzen ditu. Informazio gehiago: 948 634 125.
- Malerrekako Mankomunitatea: ikasle, langabetu, erretiratu eta zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonendako diru-laguntzak eskaintzen ditu. Informazio gehiago: 948 451 746.
- Baztango Udala: euskara ikasleendako, bereziki langabetu eta guraso direnendako, diru-laguntzak ematen ditu. Informazio gehiago: 948 580 006.
- Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea: ikasle guztiendako bekak eta langabetuendako diru-laguntza bereziak. Informazio gehiago: 948 504400, 948 510814 edo 948 305134.
Euskaltegiekin harremanetan jartzeko:
- Lesaka: 948 637 796
- Doneztebe: 948 451 555
- Leitza: 948 610 776
- Elizondo: 948 452 471
- Larraintzar: 948 604 704
- Lekunberri: 948 604 704