Kategoria ezberdinetako futbol talde gehiagok ere ligari ekinen diote asteburuan

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 18a

Pixkanaka jokoan sartzen ari dira eskualdeko futbol taldeak. Argazkian, Gipuzkoako Ohorezko mailan ari diren Beti Gazteko jokalariak, joan den asteko estreineko partidan.

Baztanek denboraldiko lehen puntuak lortu nahi ditu Giltxaurdin

Pixkanaka ligan hasten ari dira eskualdeko futbol taldeak. Berako Gure Txokoako talde nagusiak lehen partida izanen du, Gipuzkoako ligan ari diren jubenil eta kadete mailako taldeek bezalaxe. Baztanek bosgarren jardunaldia jokatuko du Nafarroako hirugarren mailan eta oraingoz lau partidak galdu ditu. Aurrera eta Doneztebe bere zaleen aitzinean ariko dira lehen aldiz.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD Pamplona, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Mutriku - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Mutrikuko San Miguel zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera – Bidezarra, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe – CD Valle de Egues, larunbatean 18:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa – Oiartzun, larunbatean 18:00etan Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Ostadar, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Amigó – Baztan, larunbatean 12:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Doneztebe – CD Oberena, larunbatean 15:45ean Donezteben.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte - Martutene, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Hondarribia A – Gure Txokoa, igandean 16:00etan Hondarribiko Ondartzan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – CD Ardoi, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Atarrabia A – Aurrera, larunbatean 12:00etan Atarrabian.

CD Internacional – Doneztebe, larunbatean 18:30ean Iruñeko El Iratin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun