Bilera horretan izan ziren, besteak beste, Miren Aranoa alderdiko Nafarroako koordinatzailea, Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria, Koldo Amezketa parlamentari ohia eta Carlos Garaikoetxea lehendakaria.
Bertako afiliazioaren erranetan, une itxaropentsuak dira hauek Nafarroa berria baten alde egin duten belaunaldi guztientzat. Erakundeetan eman diren lehen pausoekin pozik, nabarmendu dute erronka aldaketa errealitate sozial eta ekonomiko justuago batean islatzea dela.