Lehiaketan bi sari egonen dira: lehenbiziko saria epaimahai batek aukeratuko du. Irabazleak Isabako Txapatera apartamentuan 6 lagunentzat bi gaueko egonaldia eskuratuko du. Irabazlearen izena, urriaren 1ean jakinaraziko da Ttipi-Ttapa aldizkarian, Xorroxin irratian eta ERRAN.EUS webgunean.
Bigarren sariaren irabazlea berriz, ERRAN. EUSeko erabiltzaileek aukeratuko dute. Irailaren 20ra arteko epea izanen da bozka emateko aukera eta erabiltzaile bakoitzak gehienez, hiru argazkiren aldeko botoa emanez. Boto gehien lortzen dituen argazkiak, irabaziko du Berako Zalain jatetxean 4 lagunentzako otordua. Epaimahaiak aukeratutako argazki irabazlea eta erabiltzaileek aukeratutakoa argazki bera balitz, boto gehien jaso dituen bigarren argazkiak eskuratuko luke erabiltzaileen saria.
Horretaz gain, parte-hartzaileen artean, Irrisarri Landerako 2 sarrera bikoitz berezi zozketatuko dira (bi pertsonentzat bina sarrera).