Ligako lehen partida jokatuko dute Aurrera, Beti Gazte eta Doneztebeko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2015eko irailaren 11

Beti Gaztek etxean jokatuko du ligako lehen partida larunbatean. Irudian, Baztanen kontra aurredenboraldian jokatu zuten partidan.

Baztanek laugarren jardunaldia jokatuko du, lehen puntuen bila

Pixkanaka ligan hasten ari dira eskualdeko futbol taldeak. Baztanek laugarren jardunaldia jokatuko du Nafarroako hirugarren mailan eta oraingoz hiru partidak galdu ditu. Lesakako Beti Gaztek, Leitzako Aurrerak eta Doneztebek lehen jardunaldia izanen dute. Nafarroako ligan ari diren jubenilek eta Baztango kadeteek ere lehen jardunaldia izanen dute.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

UCD Burlades – Baztan, larunbatean 17:30ean Erripagainan.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte – Euskalduna, larunbatean 18:00etan Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako Preferente mailan

Castillo de Tiebas – Aurrera, larunbatean 17:30ean Tiebasen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

UD Mutilvera – Doneztebe, igandean 16:00etan Mutilban.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Baztan – CD Murchante, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Lourdes – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Tuteran.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Valle de Egues – Baztan, larunbatean 11:30ean Sarrigurenen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun