Sarratea, Hualde eta Mitxeo omendu dituzte Gipuzkoako Artzain egunean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 8a, 12:49

Estatu Batuetan artzain egindako lanagatik jaso dute aipamena

Gipuzkoako 25. Artzain Eguna ospatu zuten irailaren 6an Legazpin. Bertan, Estatu Batuetan lanean aritutako  artzainak omentzeko ohitura dute eta aurten eskualdeko hiruk jaso dute merezitako aipamena: Sunbillako Felix Sarrateak, Zubietako Santi Hualdek eta Saldiasko Jose Mitxeok. Dantzariek agurra dantzatu eta zapia, makila eta oroigarri bana oparitu zizkieten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun