Errekako Emakume Korrikalarien Taldea irailaren 10ean hasiko da lanean

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 8a, 08:18

Iazko korrikalariei eta berriei ere egin nahi diete gonbidapena.

Ortzegunero eginen dituzte entrenamenduak 20:00etatik 21:00etara

Hirugarren denboraldiari hasiera emateko prest da Errekako Emakume Taldea. Ortzegunean 20:00etan eginen dute  aurkezpen ofiziala Errekaren egoitzan eta ondoren  laisterka bueltaxka bat emanen dute.  Irailetik ekainera, ortzegunero elkartuko dira korrikarako, 20:00etatik 21:00etara.

Mailak bereizteko bi talde osatuko dituzte, bakoitza bere entrenatzailearekin eta ordaindu beharreko kuota portzentai altuan autogestionatua izanen da, boletoen salmentatik lortzen den diruarekin. Taldekide berriei ere eman nahi diete aukera eta interesa dutenek japezetxea@hotmail.com helbidera idatz dezakete. Errekako bazkide egin ondotik, taldean sartzeko aukera izanen lukete.

Urtean zehar, hainbat probatan parte hartzeko asmoa ere badute; Doneztebeko San Silbestrean, Doneztebeteko krosean... Krosaren ondotik, bazkari batekin agurtuko dute denboraldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun