Javier Urrizak, 30-16 irabazi zuen Endikaren aurkako partida. Ligaxkako aurkari guztiak hartu ditu mendean eta nagusitasunez lortu du irailaren 12an jokatuko den finalerako txartela. Bere aurkaria nor den irailaren 5ean, larunbatean, erabakiko da Uterga eta Barrenetxearen arteko partidan.