Cederna-Garalurrek Turismo teknikari bat kontratatu nahi du Baztan-Bidasorako

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 27a, 09:30

Irailaren 4an bukatuko da curriculumak bidaltzeko epea

Baztan-Bidasoko Garapen Turistikoan lan egiteko turismo teknikari bat kontratatu nahi du Cederna-Garalur elkarteak. Kontratua egun erdikoa izanen da sei hilabetez, baina luzagarria izan daiteke. 

Lanpostu honetarako hautagai izateko persona batek bete behar dituen baldintza gutxienekoak hauek dira: Turismo arloko diplomatu titulua edo baliokidea izatea; Euskalduna izatea, frantsesa edo in­gelera menperatzea (B2 mailako titulu ofizial bat eskatzen da atzerriko hizkuntzen kaasuan) eta B1 gidabaimena izatea. Turismo ekintzak dinamizatu eta koordinatzea izanen du eginkizun nagusi. Curriculumak info@cederna.es helbidera bidali beharko dira mezuaren tituluan “Baztan-Bidasoa Turismo Teknikaria” idatzita.  Irailaren 4a da aurkezteko azken eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun