Bortzirietan Arantzak 1.180,80 euro jaso ditu kutsadurak hondaturiko ur-hodiak ordezkatzeko; Lesakak 1.696,48 euro sukaldeko estalkia iragazgaizteko; eta Berako Ricardo Barojak ikastetxeak 570,40 euro hezetasunak bigarren solairuko teilatuan eragindako hustubidearen kalteak konpontzeko; eta bertze 513,36 euro erdisotoan hondatuak dauden berogailu-hodiak aldatzeko.
Baztanen, Arraiozko eskolak 5.648,66 euro jaso ditu komunak moldatzeko. Malerrekari dagokionez, Doneztebeko eskolari 12.983,58 euro eman zaizkio gimnasioa iragazgaizteko. Bertizaranan, Legasako ikastetxeak 33.259,21 euroko diru-laguntza eman zaie estalkiak moldatzeko; Leitzaldean, Aresok 3.619,20 euro jaso ditu gimnasioko terraza iragazgaizteko; eta Xaretan, Zugarramurdik 33.416,00 euro estalkiaren konponketarako. Obrok azaroaren 1erako akabatu beharko dira.