Cederna Garalurrek tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan-Urdazubi-Zugarramurdin lan egiteko

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 11a, 07:11

Eszedentzia bat betetzeko izanen da eta abuztuaren 21ean akituko da eskaerak aurkezteko epea

Cederna Garalur elkarteak tokiko garapen agente bat kontratatu nahi du Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin lan egiteko,  lan-utzialdi edo eszedentzia bat dela eta.

Hautagai izateko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira: Unibertsitate mailako titulazioa; Euskalduna izatea, egiaztatu daitekeen C1 mailarekin (edo titulu baliokidearekin); B1 gidabaimena eta kotxea;  Kontuan hartuko dira gainera garapen agente bezala, dinamizazio ekimenetan edota proiektuen kudeaketan izandako lan eskarmentua; frantsesa edota ingeleraren ezagutza ere positiboki baloratuko dira.

Tokiko ekintzaile eta udalei laguntza eta asesoramendua eman, eskualde mailako dinamizazio ekimenak aurrera eraman eta eskualde mailako proiektuen diseinua eta ideia berrien kaptazioa dira eginbehar nagusienetako batzuk.

 

Kurrikulumak info@cederna.es helbidera bidaliko dira eta mezuaren gaia “Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko garapen agentea” izanen da.  Abuztuaren 21ean eguerdiko 14:00etan amaitzen da aurkeztako azken eguna.

Argibide gehiagorako: www.cederna.eu/eus web orria edo 948 20 66 97 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun