Finalerdietako ligaxka abuztuaren 18an hasiko da eta lau erremontelariak elkarren kontra ariko dira. Bi lehenbizikoek jokatuko dute finala irailaren 12an.
Hameka aldiz txapeldun izan den Koteto Ezkurra ez da ariko eta iaz txapeldun izan zen Julen San Miguel enpresatik kanpo dagoenez, Xanti Uterga eta Endika Urrutia izanen dira eskualdeko ordezkari bakarrak. Urrizak bakarrik daki buruz buruko txapeldun izatea zer den, 2012an eta 2013an irabazi baitzuen. Bera da faborito, baina lesio batetik atera berria denez, inoiz baino irekiagoa dago txapelketa.